Info
Molotoff Irratiaren lehenengo urteetan (egoitza udaletxean genuen garaian) Kantu Kontari izeneko saio ederra egiten zuen Inmak. Ez nuen gehiegi ezagutu baina berarekin izandako harremanean oso atsegina eta urbilekoa zen, irrifarra beti aurpegian eta umiltasun haundikoa.

Euskal musikari eskeinitako saioa zen Kantu Kontari, euskal kanta tradizionalari eskeinia, bereziki. Oso ondo prestatutako saioak ziren, edukiz beteta eta musika aukeraketa finarekin. Elkarrizketei ere tarte berezia eskeintzen zitzaien eta horren adibide dira hemen entzungai diren bi irrati saioak.
Lehenengoak 1991 urtean Benito Lertxundiri egindako elkarrizketa jasotzen du. Hauxe:
Bigarrenean Juan Mari Beltrani egindako elkarrizketa entzun daiteke. Hauxe:
Eskerrik asko Inma, horrelako saio txukunak egiteagatik eta horren pertsona jatorra izateagatik.